ZIRKUN ESKOLAK

Mundu osotik bidaiatu ostean… Gure karabanak Gipuzkoa eta Bizkaian aparkatu ditugu!!
Getxo eta Donostiko Zirkun Zirko Eskolak aurkezten dizkizuegu!
Toki goxo eta maitasunez eraikiak , ahalik eta erosoen sentitu zaitezen! Bertan sartu eta Zirkuko kortinak zabalduko dizkizuete ateak,argiak, banderolak, paretetako irudiak eta apaingarriak zirku batean murgilduko zaituzte!!
– Gainera bertan Zirku modalitate guztiak jorratzeko elemenduak izango dituzu: aire akrobazietako estrukturak, oreka, malabare, akrobazietako elemendu mordoa…
– Eta gela polit eta berezi bat ere zuen ospakizunak burutzeko! Zatoz gure eskolako handia eta “Bala Gizona” ezagutzera!!

Gure eskoletan ekintza hauek burutu ahal izango dituzu :
• ikastaroak
• tailer trinkoak asteburuetan
• Behar bereziak dituzten haurrentzako klaseak
• Heduentzako “master class”ak
• koloniak
• Ospakizunak
• klase partikularrak
• Eskola zein talde handietarako tailerrak

Hau dana, eta postazun eta alaitasun anitza!!!

 Gure ikastaroetan, ikasleak zirku-espezialitate desberdinetan trebatzeaz gain, zirkuaren bidez garapen fisikoa lantzen dugu: malgutasuna, indarra, oreka, psikomotrizitatea, arintasuna… Baita gaitasun pertsonalak ere: emozioak kudeatzea, autoestimua, nork bere burua gainditzea, kontzentrazioa, frustrazioa kudeatzea, energia askatzea, pazientzia eta autokontrola lantzea, estresa eta antsietatea sormen-energia bilakatzea…
 Ikastaroak talde txikitan ematen ditugunez, gure eskolan lan pertsonalizatua eta adikorra eskaintzen dugu; horiek horrela, ikasle bakoitzaren beharrizanetan arreta jartzen dugu, alderdi fisikoari, pertsonalari edo artistikoari dagokienez.
Zatoz gurekin zirkuaren arimaren barrenean!!

NON GAUDE

 

ZIRKUN ZIRKO GETXO

Euskal Herria Kalea 20, Algorta (Getxo)

ZIRKUN ZIRKO DONOSTI

Erregezaintza Kalea 24 (Antiguo) Donosti

JARRI GUREKIN HARREMANETAN

Gure lokaletik pasatzen bazara gure proiektuari buruzko informazioa emango dizugu, ikuskizunak, helduentzako ikastaroak, haurrentzako ikastaroak, zirku eskola, etab… Animatu zaitez, zure zain gaude!