Hasi gara ikasturte amaierako ikustaldia prestatzen!
Kaixo zirkuzale guztioi!!
Iada hasi gara ikasturte amaiera honetarako ikuskizuna prestatzen. Ikasturte honetan 200 ikasletik gora izan ditugu, EAE osotik bananduta. Gurekin parte hartu duten ikastetxeak, Plentzia Eskola, Geroa Ikastola, Laudio Ikastola, Ander Deuna Ikastola, Unkinako Herri ikastetxea, Beasaingo La Salle ikastetxea, El Regato ikastetxea eta Armentia Ikastola izan dira, MILA ESKER!! Ikastetxeetako ikasleez gain, gure eskoletako ikasleek ere parte hartuko dute, guztiekin batera ikuskizun paregabea aurkeztuz!
Hurrengo albisteetan joango gara informazioa zabaltzen eta zehazten. Jarraian duzue aurreko urteko ikuskizunaren bideo bat, gustoko izatea espero dugu! (KLIKATU IRUDIAN BIDEO IKUSTEKO)