Bertikalak egitea, hau da, eskuen gainean gorputza orekan jartzea, zirraragarria da. Behin probatuz gero, ezin izango duzu utzi. Buruz behera jartzeak berez dakartzan onura fisikoez gain —besteak beste: zirkulazioa hobetzea, garezurraren irrigazioa areagotzea, gaitasun mentalak hobetzea, ikusmena eta entzumena hobetzea, sistema hormonala orekatzea—, lan handia egiten da arlo psikologikoan; izan ere, teknika hori egunez egun lantzeko ematen ditugun aurrerapausoei esker autoestimua eta gure burua hobetzeko grinak areagotzen ditugu.
Ikastaro hau gorputza zuzen jartzean datza, bertikal desberdinak lortzeko helburuarekin: elkartuta, luzatuta, hankak irekita... Hori guztia, bertikalera igoera eta jaitsiera desberdinak eginez. Horretarako, lehenengo eta behin, postura errazenak egiten hasiko gara, esaterako, buruaren gainean buruz behera jartzea (sirsasanak) eta hainbat oreka-ariketa egitea laguntza bertikalarekin. Era berean, bertikalak egiteko prestakuntza fisikoa eta malgutasun eta luzaketa espezifikoak landuko ditugu, hala, besoak, eskumuturrak, sorbalda, lepoa (euskarriak) eta gerrialdea indartuz eta malgutuz.
Bertikalen arloan erdi-mailara iritsi ostean, oreka landuko dugu takoen, pull-en eta bestelako gainazalen gainean. Horiek horrela, ikastaro hau bertikalen munduan lehenengo pausuak eman nahi dituzten ikasleei nahiz bertikalak hobetu nahi dituztenei zuzenduta dago. Beste alde batetik, ariketa asko binaka, taldeka eta mugimenduan egiten direnez, ikastaroak oso dinamikoak eta dibertigarriak dira. Horrela, lan fisiko handia egitea lortuko dugu, sufritu barik eta ia konturatu ere egin gabe.
La práctica diaria de unos pocos minutos de verticales pueden ser un método de deshacerse de la tensión acumulada a diario. Ayuda a mejorar la postura del cuerpo, ya sea al momento de pararnos, sentarnos, dormir o caminar, lo que a su vez producirá un alivio en el cuerpo físico como consecuencia de una postura incorrecta. Se trabaja la concentración, la memoria y la atención de una manera entretenia. Nos aporta autoestima: la superación personal, lo que somos capaces de hacer aumenta nuestra confianza en nosotros mismos. Beneficios de las verticales.