Ikasi eta ondo pasatu!!!
Zirkun Zirkok eskaintzen dizkizun ikastaro eta ikuskizunen bidez makina bat gaitasun ikasteko aukera izango duzu: zure burua gainditzea, zure burua baloratzea, zugan sinestea, taldean ezinbestekoa zarela sentitzea, saiatua izatea, konstantzia edukitzea eta zure frustrazioa zirkuaren bidez kudeatzea. “Zirkuan, bizitzan bezala, ezer gutxi lortzen da saiakera bakar batekin... Praktikaren bidez, porrot bakoitza aukera berri bat dela ikasiko duzu”.
Ikastetxeetan eta kultur etxeetan zirku-ikuskizun eta -ikastaroak egiten ditugu.
Gainera, ikastaro pertsonalizatuak eskaintzen ditugu Areetako gure Zirkun Zirko eskolan:
- Bakarkako zirku-eskolak.
- Talde txikientzako zirku-eskolak (gehienez 6 haur).
- Beharrizan bereziak dituzten haurrentzako zirku-eskolak.
Zirkun Zirkon zorioneko gaude, izan ere, lokal berri bat inauguratu berri dugu. Diziplina anitzeko espazio bat da; bertan, ikastaroak eta tailerrak eskaintzeaz gain, gogor entrenatzen eta lan egiten dugu, gure ikuskizunen magia txoko guztietara eraman ahal izateko. Bisita gaitzazu inolako konpromisorik gabe. Zure zain gaude!!!