· · ·
Nolakoa da bizitza zirko-eskola batean? Nolakoak dira zirkoko artista baten beldurrak, erronkak eta ilusioak?
Tina txikiak mundu magiko honetan sartuko gaitu...
BidaiBizitzen ZirkunZirko konpainiaren azken ikuskizuna da. Antzerkia, txotxongiloak eta zirkua uztartzen dituen lan liluragarri horretan, ongi pasatuko duzu ikasten duzularik. Lan zoragarria da; adiskidetasuna, errespetua eta elkarren arteko esfortzua
azpimarratzen ditu, eta pertsonen eta umeen garapenerako benetan garrantzitsuak diren balore gisa sustatzen ditu.
ZirkunZirkok emozioz eta dibertsioz beteriko ikuskizuna dakarkigu. Haren zirku saio harrigarriei eta askotariko pertsonaia bitxiei esker, ezinezkoa egingo zaigu aspertzea.
IlusioarenDoinua txotxongiloak, antzerkia eta zirkua uztartzen dituen ikuskizuna da, familia eta umeentzat. 45 minutuko iraupena dauka.
La Llama de una vela dantza eta zirkua (esku orekako teknikak) uztartzen dituen ikuskizuna da, Izaskun Ruedak antzeztutakoa. Zuzeneko musikaz akonpainatuta dago (gitarra eta pianoa).
AskatasunFaltsuak ZirkunZirko konpainiak sortutako proiektu berritzailea da, zirkuko hainbat teknika (akrobaziak, trapezioa malabareak) antzerkiarekin, dantza garaikidearekin, musikarekin eta ikus-entzunezko teknikekin fusionatzen dituena. Gaur-gaurkoz, sortze-prozesuan dago.