Zirkun Zirko 2009. urtean sortu zen Izaskun Rueda gasteiztarraren eskutik. Munduko zirku-eskola desberdinetan prestakuntza jaso ostean —Santiago (Txile), Tolosa, Bartzelona…— eta Madrilgo Carampa zirku-eskolan Zirkuko Arteen Prestakuntza Profesionaleko titulua lortu ondoren, Izaskun Rueda Euskal Herrira itzuli da, ikasitako guztia partekatzeko prest.
“Nire burua hitz gutxitan deskribatu beharko banu, konformista ez den eta ametsak egia bihurtzeko borroka egiten duen pertsona langile bat naizela esango nuke.
Ingeniaritza ikasketak egin eta Gorputz eta Kirol-Ekintzak Sustatzeko Lanbide Heziketako prestakuntza jaso ondoren, nire benetako zaletasunarekin topo egin nuen: zirkuko arteak. Zirku arloko prestakuntza Hondarribiko Jaxenolaf zirku-elkartean hasi nuen, 2006. urtean. Ordutik hona zirkuak bete du nire bizitza.”
Zirkun Zirkorekin egin duen ibilbidean, Izaskun Ruedak familia guztiarentzako hiru obra sortu ditu: Tina, Ilusioaren doinua eta Bidaibizitzen. Horrez gain, helduentzako zirku-ikuskizun bat ere sortu du: La llama de una vela. Horiek guztiak ehun aldiz antzeztu ditu gutxienez.
Gaur egun, Izaskun Ruedak zirku-ikastaroak eskaintzen ditu Areetako bere eskola propioan eta Euskal Herriko beste hainbat txokotan. Hori gutxi balitz, ikuskizunak eskaini eta Zirkun Zirkorekin antzezteko obra berriak sortzen ditu.
Idatz gaitzazu eta gure konpainiaren gaineko informazio gehiago iristea egingo dugu. Eskerrik asko.
izaskun-kun@hotmail.com · (+34) 656 750 793
Escuché a un artista de circo decir que dedicarse al circo de manera profesional, era casarse con el circo. Aquel día esas palabras me hicieron reír. Hoy, no solo las entiendo, sino que las comparto y las siento cien por cien. Izaskun Rueda, Zirkun Zirko.