LUZAKETA-IKASTAROAK

Luzaketak egiten ikasi eta gorputzarekiko kontzientzia eskuratzeko ikastaro honetan gorputzaren luzaketa-saio integral bat egingo dugu; halaber, gure egitura eta, oro har, osasuna errespetatzen ez dituzten mugimendu-ohiturak antzematen ikasiko dugu.

Gazte, heldu zein nagusiei zuzenduta dago. Bereziki, egunean zehar postura eta esfortzu berberak errepikatzen dituztenei dago zuzenduta.

Gazte, heldu zein nagusiek muskulu-kontrakturak jasan ditzakete, ikasten edo lan egiten ari garenean hartzen ditugun postura txarrengatik edo egiten ditugun esfortzuengatik sortzen direnak. Pertsona batek posizio berean ordu asko ematen dituenean, muskulu batzuk sendotu eta gogortu egiten dira. Baina garrantzitsua den beste zerbait ere gertatzen da: beste muskulu batzuk, normalean gogor jartzen direnen antagonistak (aurkakoak) direnak, ahuldu egiten dira, gutxitan erabiltzen ditugulako. Bi egitate horiek batzen ditugunean, hau da, muskulu-talde batzuek indarra galtzen dutenean eta beste batzuek, aldiz, indarra hartzen dutenean, gorputzak osotasuna galtzen du. Orduan heltzen dira minak eta ondoezak.

 

Curso Estiramientos 00
Luzaketak

Egunero luzaketak egiteak muskulu-masaren galera kontrolatzen eta tendoien malgutasuna eta indarra hobetzen laguntzen du. Horrez gain, artikulazioen lubrifikazio-gaitasuna hobetzen da eta, horrenbestez, minak

 

Aumentan la flexibilidad • Aumentan la extensión de los movimientos • Evitan lesiones comunes, como tirones musculares, torceduras, tendinitis, molestias en las articulaciones, etc... • Pueden ayudarnos en problemas de insomnio, menstruación, ciática, estrés, 
 dolor de cabeza, dolor de espalda, tendiditis, etc... • Mejoran la coordinación de movimientos • Mejoran el conocimiento del cuerpo • Mejoran y agilizan la circulación y la oxigenación del músculo y por lo tanto su recuperación. Otros beneficios.