ZirkunZirkok emozioz eta dibertsioz beteriko ikuskizuna dakarkigu. Haren zirku saio harrigarriei eta askotariko pertsonaia bitxiei esker, ezinezkoa egingo zaigu aspertzea.
Tina izeneko ikuskizunean, txotxongiloek, antzerkiak eta zirkuak bat egiten dute. ZirkunZirkoren antzezlanetan ohikoa den moduan, ikuskizuna ekintzaz eta mugimenduz josita dago. Pertsonaia handiak (Mari Pili, amamaFederika, Rigoberta) zein txikiak (Tina, Don Gimeno eta Marcelino, piruleta pailazoak...) elkarrekin ari dira etengabe, eta askotariko saioak eta zirkuko teknikak (malabareak, oreka jokoak eta esku orekak) eskaintzen dituzte.
Lan horretan, Tinaren istorioa kontatuko digute. Txotxongilo txiki bat da, eta haren jabe gaiztoak, Rigobertak, gela batean giltzaperatuta dauka; alabaina, bertatik ihes egitea lortuko du bere irudimenaren eta ametsen ahalmenari esker.
“Igual ametsak ez dira desagertzen esnatzen garenean, agian norbaitek gordetzen dizkigu”.
Ikuskizunak 50 minutuko iraupena dauka eta oso aproposa da festetan, antzerki-, txotxongilo- eta zirku-jaialdietan, Kultur Etxeetan, festa partikularretan eta beste hainbatetan emanaldia egiteko.
Informazio gehiago ezagutu nahi baduzu, eskatu ikuskizunari buruzko informazio dosierra, edota jar zaitez gurekin harremanetan lasai.