“Zirkoan, bizitzan bezalaxe, gauza gutxi lortzen dira lehenengo saiakeran... eta, eginez eta eginez, Tinak erakusten digu porrota aukera berria dela beti”.
Nolakoa da bizitza zirko-eskola batean?
Nolakoak dira zirkoko artista baten beldurrak, erronkak eta ilusioak?
Tina txikiak mundu magiko honetan sartuko gaitu... Dedikazioa, irmotasuna, iraunkortasuna, grina, etengabeko hobekuntza, ...
Zirkun Zirkoren ikuskizun berri honetan, zenbait zirko-teknika (malabareak, bertikalak, ...), antzerkia eta txotxongiloak elkartzen dira.
Ikuskizunak 50 minutuko iraupena dauka, eta oso aproposa da festetan, antzerki-, txotxongilo- eta zirku-jaialdietan, Kultur Etxeetan eta beste hainbat ekitalditan emanaldia egiteko.
Informazio gehiago ezagutu nahi baduzu, eskatu ikuskizunari buruzko informazio dosierra, edota jar zaitez gurekin harremanetan lasai.