ZIRKU-IKASTAROAK ETA UDALEKUAK

Zirku-jarduerak kontzentratzeko gaitasuna, pertseberantzia eta diziplina suspertzen ditu. Gainera, karisma, autoestimua, bakoitzaren barneko poztasuna eta lan egiteko gogoak areagotzen ditu. Zirkua, alde batetik, kirol gisa sailka daiteke baina, era berean, arte bat ere bada. Horregatik diogu zirkuak onura bikoitzak dakarzkigula.

 
Kirola den heinean, gure gaitasun psikomotorrak, indarra eta erresistentzia areagotzen ditu. Ez soilik fisikoki, baita mentalki ere. Bestalde, arte gisa dituen alderdiak kontuan hartuta, zirkuak haurren sormena, irudimena eta adierazmena sustatzen ditu.

 
Horrez gain, ikastaro hauetan egiten diren antzerki, gorputz-adierazpen eta dantza-ariketen bidez, haurrek hitzen bidez adierazten zailagoak diren sentimendu eta sentipenak gorputzaren bitartez adierazten ikasiko dute. Hori gutxi balitz, zirku-modalitate desberdinen bidez (akrobaziak, aireko akrobaziak...) ohikoak ez diren posturak lantzen dira. Horiek egiterakoan haurrek kontzentrazioa eta autoestimua hobetzen dituzte.

 

Cursos y Campamentos de Circo 01
ZIRKU-IKASTAROAK ETA UDALEKUAK

Ikastaro eta udaleku hauen bidez, haurrak zirkuaren mundura hurbilduko dira eta zirkuko modalitate desberdinak landuko dituzte (malabarismoak, orekak, akrobaziak eta aireko akrobaziak, besteak beste). Zirkuaren munduko oinarrizko nozioak ikasi ostean, haurrak sormen-prozesu batean murgilduko dira, Zirko Txiki izeneko zirku-ikuskizun bat egiteko. Horretarako, zirkuaren esparruko kontzeptuak ikasteaz gain, beste hainbat alorretako ezagutzak jasoko dituzte: makillajea, jantziteria, attrezzoa, antzerkia, clowna, globoflexia eta dantza.

ella.

Para más información no dudéis en solicitarnos el dossier informativo de estos cursos y campamentos o bien visitarnos en nuestra escuela. Estaremos encantados de atenderos. Cursos y Campamentos de Circo.