Areetako Zirkun Zirko eskola aurkezten dizuegu. Zirku-eskola polit eta abegikor bat da, kontu handiz zaindutakoa, ahalik eta erosoen sentitu zaitezten. Denetarik daukagu: elbarrientzat egokitutako komun bat (helduentzako eta haurrentzako), berogailua, aire girotua eta jarduera desberdinak egiteko lurzoru-mota desberdinak.
Zirkun Zirko eskola toki aparta da zirkuaren munduan lehenengo pausoak emateko. Bertan, askotariko zirku-materialak aurkituko dituzu: malabarak, monozikloak bizikleta txikiak, trikimakoak, pedaloak... Baita aireko mugimenduak egiteko egitura bat ere, oihalean eta trapezioan lehenengo nozioak ikasi ahal izateko.
Bertan eskaintzen ditugun ohiko zirku-eskolak egiteko prest dago, baita urtebetetze eta jaunartze festak ospatzeko ere. Horretarako, askaria hartzeko atal bat daukagu, eta guztiz sorpresa gehiago.
Areetako Zirkun Zirko eskolan zirku-ikastaro pertsonalizatuak eskaintzen ditugu:
Gure ikastaroetan, ikasleak zirku-espezialitate desberdinetan trebatzeaz gain, zirkuaren bidez garapen fisikoa lantzen dugu: malgutasuna, indarra, oreka, psikomotrizitatea, arintasuna... Baita gaitasun pertsonalak ere: emozioak kudeatzea, autoestimua, nork bere burua gainditzea, kontzentrazioa, frustrazioa kudeatzea, energia askatzea, pazientzia eta autokontrola lantzea, estresa eta antsietatea sormen-energia bilakatzea...
Ikastaroak talde txikitan ematen ditugunez, gure eskolan lan pertsonalizatua eta adikorra eskaintzen dugu; horiek horrela, ikasle bakoitzaren beharrizanetan arreta jartzen dugu, alderdi fisikoari, pertsonalari edo artistikoari dagokienez.
4-5 urte:
6-8 urte:
9-12 urte:
*Gazte eta helduentzako ikastaro bertikalak
astelehenetik ostiralera 20:00etatik 21:30era.
GALDAKAOKO EGUZKIBEGI IKASTOLA
BILBOKO KARMELO IKASTOLA
GETXOKO GOBELA IKASTOLA
GETXOKO SAN NIKOLAS IKASTOLA
SOPELAKO ANDER DEUNA IKASTOLA
PLENTZIAKO KULTUR ETXEA
ARMINTZAKO KULTUR ETXEA
UBIDEKO KULTUR ETXEA
SONDIKAKO GORONDAGANE IKASTOLA
Ikastaro hauetan parte hartzeko interesa izatekotan, jar zaitez gurekin harremanetan edo zatoz zuzenean eskolak ematen diren zentroetara.
Gure lokal berrian Zirkun Zirkoren bulegoak ere aurkituko dituzue, bertan, atsegin handiz emango dizuegu arreta.
Errekagane 22. Las Arenas (Getxo). C.P. 48930. Bizkaia.
Si pasas por nuestro local te daremos información sobre nuestro proyecto, espetáculos, cursos para adultos, cursos para niños, escuela de circo, etc... ¡Anímate, te estamos esperando! Zirkun Zirko