JAUN ANDREAK, HAUR ETA GAZTEAK 

ZIRKUN ZIRKOK

AURKEZTEN DU…

 

Publiko guztietara zuzendutako zirku ikastaro, tailer eta ikuskizun sorta osoa! Enpresa , Erakunde , Ikastetxe eta norberakoentzat!

Zure neurrira ehuneko ehunean sortutako zirku ekintza desberdin eta dibertigarriak aurkezten dizkizuegu!, alde batera utzi gabe beraiekin lantzen ditugun balio mordoa: talde lana, kooperatibitatea,sormena,ahalduntzea…

Zatoz esperientzia ezin ederrago bat bizitzera!! Disfrutatzen ikasi!!
Zirkun Zirkok eskaintzen dizkizun ikastaro eta ikuskizunen bidez makina bat gaitasun ikasteko aukera izango duzu: zure burua gainditu,zugan sinestu, taldean ezinbestekoa zarela sentitu, saiatua izan, konstantzia eduki , frustrazioa landu eta erlajatzeko modu berriak ikasi.
Hamar urte baino gehiago buru belarri aritu gara desberdintasunak, dibertsitatea, emozioak ardatz printzipal dituen eta norberaren adina eta ahalmenei egokitzen den metolodologia eskeiniz.
“Zirkuan, bizitzan bezala, ezer gutxi lortzen da saiakera bakar batekin… Praktikaren bidez, porrot bakoitza aukera berri bat dela ikasiko duzu”.

IKUSKIZUNAK


Zer gertatuko litzateke gure irudimen eta ametsen mundura aske bidaiatuko bagenu?
    • BIDAIBIZITZEN, haur eta familiei zuzendutako antzerki, txotxongilo eta Zirku ikuskizuna da.
Zatoz Tinarekin bidai liluragarri hau, eta abentura mordoa konpartitzera!
Bizitzan benetan garrantzizkoa dena ikasiko duzu
    • Malabaristak, orekalariak, akrobatak, hanka paluak… beraien mazekin, oreka bolak,        monoziklo, minitxirringekin… aho zabalik utziko zaituen ilusio eta pozez beteriko ZIRKU KALEJIRAK

IKASTAROAK & TAILERRAK


Soilik amesten duzuenok ,egan egin dezakezue!

haur, gazte , familia zein helduentzako zirkun IKASTAROAK (malabareak, orekak, lur eta aireko akrobaziak…)

¡Tatxááááán!: formatu handiko tailerrak, taldeentzako zirku TAILERRAK, ESKOLAZ KANPOKO EKINTZAK, KOLONIAK ETA IKASTARO TRINKOAK.

OSPAKIZUNAK


Egun batez zirkuaren protagonista zu izatea gustatuko litzaizuke?

Aparteko festa pertsonalizatuak eskaintzen dizkizugu: zirku ikuskizunak, tailerrak, karaoke, mozorroak, globoflexia… eta are gehiago!
kolore eta poztazunez Jositako jaialdiak (urtebetetzeak,eskontzak, enpresa ekitaldiak, eskola jaialdiak…)
Zuk nahi duzun moduan.. bazatoz edo bagoaz?

EZAGUTU GURE

IKUSKIZUNAK

JARRI GUREKIN HARREMANETAN

Edozein galdera, eskaera edo kontsultarako, ez izan zalantzarik eta jar zaitez gurekin harremanetan, pozik lagunduko dizugu. Eskerrik asko!